EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKA ZESTOAKO EGITARAUA
Danbolin— 2015-11-19Gaur egungo gizartearen arazo larrietako bat jorratuko da Zestoan datozen egunetan: emakumeen kontrako indarkeria. Arazo horren aurrean hainbat ekimen antolatu dira egunotarako. Ekimen horien antolatzaileak Zestoako Txoko Feminista, Gaztelekua, Malen Etxea eta Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuak dira.
Honakoak dira antolatu diren ekimenak:
- Azaroak 19 (gaur), “Palestina emakumeen begien bidez” film laburren emanaldia. 19:30ean hasita Kultur Etxean.
- Azaroak 20 ostirala, Autodefentsa Tailerra izango da Gaztelekuan.
- Azaroak 21 larunbata, Musika eta letra sexisten inguruko tailerra Gaztelekuan.
- Azaroak 23 astelehena, Gure Genealogi Feministak liburuaren aurkezpena eta Edurne Epelde eta Miren Aranguren egileekin solasaldia. 19:00etan Kultur Etxean.
- Azaroak 25 asteazkena, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA. 10:00etan eta 16:00etan Gurutzean muralaren pintaketa. 20:00etan ekitaldia plazan. Egun osoan zehar herria kolore morez “pintatzera” dei egin dute antolatzaileek.
