Albisteak
Emakumeentzako pala entrenamendutarako bilera
— 2016-04-12Herriko emakume talde bat Zestoako Pilota Taldearekin harremanetan jarri eta pala entrenamenduak finkatu nahian dabil. Pilota taldeak frontoia erabiltzeko ordu jakin batzuk ditu, hauetako ordu pare bat emakumeen pala entrenamenduetarako erabiltzeko aukera ikusi da.
Entrenamendu horiek, emakume talde bat elkartu eta beraien artean palan aritzeko izango lirateke. Helburua, emakumeak elkartu, kirola egin eta palan zertxobait trebatzea da.
Frontoia erabiltzeko aukera ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan dago. Ordutegiak eta taldea zehazteko, ostegun honetan (apirilak 14), 20:00etan elkartuko dira kiroldegian. Palan ibili nahi duten emakume guztiak gonbidatuta daude.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide