Eman daiteke izena Arroabeko ikastaroetan

Arroabeko Ezkaizto Elkarteak era guztietako ikastaroak jarriko ditu martxan aurtengo ikasturtean ere: trikitia eta panderoa, salsa eta bachata, xakea, eskulanak, bertso eskola, yoga eta mantenu gimnasia, hain zuzen. Parte hartu nahi dutenek Txara dendan eman beharko dute izena urriaren 29a baino lehen.

Bestalde, urtarriletik aurrera epe mugatuko beste hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hauek izango dira ikastaro horiek: argazkilaritza, sendabelarrak, reiki usui, euskal dantzak, berretarapia eta lehen sorospenak.

Hemen ikastaroen ordutegia:

  • Trikitia eta panderoa: Astelehena 20:15 ondoren (Elkargunea)
  • Salsa eta bachata: Astelehena 18:30-19:30 (Saltogela) edo goizez, eguna zehazteko, 10:00etan edo 11:00etan.
  • Xakea (adin guztientzat): Asteartea 17:00-18:30 (Elkargunea)
  • Eskulanak: Asteartea 15:00-17:00 (Elkargunea)
  • Bertso eskola: Asteazkena 19:00-20:00 (Elkargunea)
  • Yoga: Osteguna 17:00-18:15 (Eskola zaharra)
  • Mantenimendu gimnasia: Asteartea eta osteguna 11:30-12:30 (Saltogela)

Urtarriletik aurrerako ikastaroak:

  • Argazkilaritza (hastapen ikastaroa, 12 saio larunbatetan)
  • Argazkilaritza (8-12 urte bitartekoentzat saio bat)
  • Sendabelarrak (5 saio larunbatetan)
  • Reiki usui (7 saio larunbatetan)
  • Euskal dantzak (8 urtetik aurrera, eguna zehazteko)
  • Barreterapia (eguna zehazteko)
  • Lehen sorospenak (eguna zehazteko)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide