Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urola Kosta Mendebaldeko Eskola Kirol Egokituaren programa abiarazi zuten joan den ikasturtean. Harrera ona izan zuen egitasmoak, eta aurten ere martxan jarri dute. Helburua, egokitzapenak behar dituzten haurrei kalitatezko eskola kirola eskaintzea da. Eskualde izaera du proiektuak: Zestoa, Zumaia, Deba, Itziar eta Aizarnazabalgo eskola kirol konbentzionalean partu hartu ezin dezaken edozein umeri zuzenduta dago.
Programan parte hartzen duten haur eta gaztetxoek lehorreko eta uretako saioak egiteko aukera izango dute. Parte hartu nahi dutenek izena emateko. Zestoako LHko ikasleek ikastetxean eman beharko dute izena eta zaharrago diren gaztetxoek, kiroldegian.