Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Martxoaren 20a jokatuko da Zestoako Herri Krosaren 42. edizioa. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena www.herrikrosa.eus web orrian, bost euroren truke.
Helduen lasterketan parte hartzen dutenek bi aukera izango dituzte. Bata motza izango da (2.770m) eta bestea luzea (8.630m). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira. Azkarren iristen diren lehen bost korrikalariek sariak jasoko dituzte, baita lehenengo herritarrek ere. Gainontzeko lasterkari guztiek oparia eta hamaiketakoa izango dute amaieran.