EMANALDI ALDAKETAK “ORLAC-EN ESKUAK” ANTZEZLANEAN

Aktoreetako baten arazo pertsonalak direla eta, “Orlac-en eskuak” obraren egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.
Ekainak 27, osteguna, ez da emanaldirik egongo, aipatu diren arrazoiengatik. Beraz, bi emanaldiak ostiralean, Ekainak 28, izango dira.
Lehenengo emanaldia 19:30ean hasiko da, eta osteguneko sarrera erosi duen ikusleentzat izango da. Ez da txartela itzuli beharrik izango. Sarrera erosi zuenak baina ostiralean joan ezin duenak, Zestoako turismo bulegoan itzuli ahal izango du, dirua bueltan jaso ahal izateko.
Bigarren emanaldia, 20:30etarako aurreikusita zegoena, ordu erdi atzeratuko da. Beraz, 21:00ean hasiko da.
Aldez aurretik, barkatu sortutako eragozpenengatik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide