Albisteak

Endoiabideko konpontze lanak direla eta, errepidearen zati bat itxita egongo da astegunetan

Duela hilabete batzuk, Zestoa eta Endoia lotzen dituen bidean lur-jauzia izan zen. Bihar, asteazkena hasiko dira bidea konpontzeko lanekin. Langileen bi aste inguru beharko dituzte lanak amaitzeko. Astegunetan, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara Baltzola baserritik Potzualde baserria dagoen bidea itxita egongo da. Gauetan, asteburuetan eta jai egunetan, berriz, bidea zabalik izango dela adierazi du Udalak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide