Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hiru hilabete pasa itxita egon ondoren, Endoiako biltokia aste honetatik aurrera irekita egongo da. Zestoako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak Elizarekin lagapen hitzarmena sinatu dute eta baita teilatua berritu ere. Gaztendoia auzo elkarteak hartu du eraikina kudeatzeko ardura eta aurrerantzean bertako eta inguruko bizilagunek biltokiko zerbitzuez baliatzeko aukera izango dute. Auzo elkarteko ordezkariekin batera, biltokian izan ziren Mikel Arregi alkatea eta Itziar Borda Itziarko Auzo Udaleko zinegotzia ostiralean. Egun horretan auzotarrentzako inaugurazioa egin zuten eta larunbatean inaugurazio irekiera ofiziala.