Albisteak

Endoiako festak egingo dira maiatzaren 9tik 12ra

Lau egunekoak izango dira aurtengo Asentzio festak Endoian. Maiatzaren 9tik 11arte arratsaldeko egitaraua prestatu dute, eta igandea 12an, egun osokoa izango da festa. Afari eta bazkariez gain, erromeriak izango dira egunero, umeentzako jolasak eta herri kirolak besteak beste.

Egitaraua:

Maiatzak 9, osteguna
19:30etan txupizanoa
20:00etan Meza
Ondoren Auzo afaria
Erromeria Ane Urbieta eta Maialen Larrañaga trikitilariekin

Maiatzak 10, ostirala
19:00etan Auzo poteoa
20:30etan Bertso Afaria
· Andoni Egaña eta Julio Soto bertsolariekin
Erromeria Manex Unanue era Julen Rueda trikitilariekin

Maiatzak 11, larunbata
17:00etan Umeen jolasak eta goxokiak
20:30etan lagun arteko afaria Gillermo txiste kontalariarekin
Ondoren Ane Unanue eta Maialen Larrañaga trikitilariekin erromeria

Maiatzak 12, igandea
11:00etan Meza
Ondoren Itziarko Andutz dantza taldea
14:00etan Auzo bazkaria
17:30etan Herri kirolak
· Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza aizkolariak
· Burni eta Karmele Gisasola harriasotzaileak
· Aurkezle lanetan Sarasola
Egun guztian Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide