Albisteak

Endoiako III. Mendi lasterketa

Igandean, irailaren 20an, jokatuko da Endoaiko III. Mendi lasterketa. Goizeko 11:00etan izango da irteera eta korrikalariek 8600 metroko ibilbidea burutu beharko dute. Aurrez izena emateko aukera www.herrikrossa.com webgunean dago, 10€. Parte-hartzea 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago eta antolatzaileek 150 pertsonako muga jarri diote lasterketari. Partaideentzako hamaiketakoa, kamiseta eta opariak izango dira eta Zestoako kiroldegian dutxatzeko aukera izango dute.

Antolatzaileak: Zestoako Udala, Itziarko Auzo Udala eta Gaztendoia Endoiako auzo elkartea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide