Albisteak

Endoiara ibilaldia antolatu du Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak

Endoiara ibilaldia antolatu du Ezkaizko Auzo Elkarteak datorren urtarrilaren 12rako. Goizean irtengo dira auzotik eta eguerdian, Endoiako biltokian bazkaria egingo dute. Paella, oilaskoa edo sahieskia, postrea eta kafea izango dituzte menuan, 15 euroren truke. 12 urtetik beherakoek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta aukera begetarianoa ere egongo dela esan dute antolatzaileek. Oinez igo nahi edo igo ezin duenak, bazkarira joateko aukera ere izango du. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 6a baino lehen eman beharko du izena Txomin edo Lurdes tabernetan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide