Albisteak

Endoiarrek iragarri dute Asentzio Jaietako egitaraua

Maiatzeko azken asteburuarekin egin du bat aurten Asentzio egunak eta ostegunetik hasi eta igandera bitartean egitarau oparoa osatu dute endoiarrek aurtengorako ere.

Maiatzak 29, osteguna

19:30 Txupinazoa
20:00 Meza
Ondoren, auzo afaria trikitilariekin

Maiatzak 30, ostirala

Endoiako I. Mus Txapelketa
Izen ematea: 20 euro
Sariak:
1. 300 euro + txapelak
2. 150 euro
3. Opariak

Maiatzak 31, larunbata

Erromeria Ane Urbieta eta Haitz Martin trikitilariekin

Ekainak 1, igandea

11:00 Meza
Ondoren, Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia
13:00 Luntxa
14:00 Auzo bazkaria
17:30 Herri kirolak
– Aizkoran: Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugertza
– Harri jasotzen: Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide