Albisteak
[ARGAZKIAK] Arrakasta izan zuen atzoko zaintzaren erronkei buruzko hitzaldiak
— 2025-05-22Zestoako Zaintza Sareak eta 3Z elkarteak elkarlanean antolatutako zaintzari buruzko hitzaldia arrakastatsua izan zen atzo, asteazkena, Alonderon. “Zaintzak, nondik begiratu erronka honi?” izenburupean, Miren Aranguren Emagin elkarteko kidea izan zen hizlaria. Miren azken urteotan zaintzaileen egoeraren ikerketan aritu da eta gaur egungo zaintza ereduaren inguruko gogoeta eginez hasi zuen hitzaldia. Ondoren, zaintzaren hobekuntza edo aldaketa proposatzeko euren lau ardatz nagusiak azaldu zituen.
Ia 30 lagun elkartu ziren saioan eta hitzaldia amaitu ostean pasatutako inkesten arabera, parte-hartzaileek saioa “interesgarritzat” jo zuten, antolatzaileen esanetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide