Albisteak

Energia berriztagarrien inguruko tailerra antolatu dute hilaren 12rako

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du azaroaren 12rako, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Gipuzkoa Argitu programaren baitan antolatutako saioa da. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Gaztelekuan.

Tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 8a baino lehen eman beharko dute izena oihane@izadi21.eus helbidera mezu bat bidalita edo 686 427 565  telefonora deituta.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide