Albisteak

Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko lehen bilera egingo dute hilaren 24an

Zestoan energia berriztagarrien komunitate bat sortzeko bidean lehen hitzaldia antolatu du Udalak. Datorren asteazkenean, hilak 24, izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean, Alonderoko kultur aretoan.

Udalaren esanetan, hitzaldiaren helburua, “komunitate energetikoa zer den” eta “Zestoan etorkizun hurbilean egin asmo den proiektuaz” hitz egitea da. Proiektuaren helburua, Zestoan komunitate energetikoa sortu eta epe ertainean herrian eraikiko diren energia berriztagarrien guneak komunitateak berak kudeatzea dela azaldu du udalak.

Behin komunitatea sortuta, bertako bazkide izateko aukera zabalduko da eta bazkide den orok herrian ekoiztuko den energiaz hornitzeko eskubidea izango du. Horrela, “burujabetza energetikoaren bidean lehen harria jartzen” hasiko direla nabarmendu du erakundeak.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide