Albisteak

Energia Berriztagarrien Komunitatearen hirugarren batzarra datorren asteazkenean izango da

2021eko urte amaieran hasitako bideak aurrera jarraitzen du, eta dagoenekoz bigarren batzarra egin du EBKk (Energia Berriztagarrien Komunitatea) Goienerrek bideratuta. Apirilaren 5ean izan zen hau. Bertan, besteak beste, Zestoan egin litezkeen proiektu mota ezberdinen inguruan eztabaidatu zen taldeka. Hala nola ondorengo ideiak atera ziren: eraikin publikoetan panel fotovoltaikoak jartzen hasi eta etxebizitzetara zabaltzea, formakuntzarekin hastea, zentral hidroelektrikoak aztertzea, nekazaritzarako biomasa lantzea, auzoetako auto partekaturako aplikazioa sortzea, etxebizitzen birgaitzeak… Udalak frontoiko teilatuan panel fotovoltaikoak instalatu nahi dituela, eta asmoa komunitateari uztea litzatekeela ere azaldu zuen. Saioarekin amaitzeko, erronda bat egin zen parte hartzaile bakoitzak komunitatearen eta prozesuaren inguruko bere iritzia elkarbanatzeko.

Hurrengo batzarra apirilak 27, asteazkenean, izango da 18:00etan, Alonderoko aretoan eta ondorengo gaia landuko da: EBKren baitako lantaldeak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide