Albisteak
Naroa Agirrek Bizkaiko Txapelketako finala jokatuko du larunbatean
— 2022-04-21Emakumeen esku pilotako IV. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko du larunbatean Naroa Agirrek Bilboko Bizkaia frontoian. Atzo, asteazken arratsaldean, egin zuten material aukeraketa. Arratsaldeko 15:15ean hasiko da 3 eta 4. postuak jokatuko dituzten Larrarte-Oses eta Garai-Gaminde bikoteen arteko partidua eta ondoren izango da final handia; Aldai-Mendizabal bikoteak Arrizabalaga eta Agirreren aurka jokatuko duena. Finalerako pasea nahiko erraz lortu zuten Arrizabalaga eta Agirrek, Garai eta Gaminde 8 tantotan utzita. EITB 1ek zuzenean emango du partidua.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide