Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak herri mailako energia berriztagarrien komunitate bat abiatzeko asmoa du, Goiener kooperatibaren bidelaguntzarekin. Bide horretan, ekimena abiatzeko lehen batzarra egingo dute martxoaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean Alonderoko aretoan.
Komunitateak berak erabakiko du zer jarduera gauzatu edota zer lanketa egin energiaren inguruan, izan bertako energia ekoiztu eta kontsumitzearekin lotuta, eraginkortasun energetikoarekin, edota energiaren erabilerarekin esaterako. Interesa duen herritarrei bilerara bertaratzeko deia egin dute antolatzaileek.