Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ordezkari politikoekin eta Iraurgi Berritzeneko enpresa arloko lan taldearekin, 2019an enpresei zuzenduriko proiektuak erabaki, jarraipena kudeatu eta egitasmo-proposamen berriak aztertzeko.
Enpresa Gunearen osaeran adostu moduan, releboa eman da eta lau enpresa berri gehitu dira: Grupo Sarralle, Grupo Biele, Elkarmedia eta Tecnicur. Jarraitzen dute Enpresa Gunean partehartzen Grupo Xubi, Sidenor, Industrias Ormola, Grupo Glual, Munibe Group eta Berritek enpresek.
2019 urtean IBtik enpresei zuzenduriko lan lerro eta proiektuak aurkeztu eta onartu dira. Lan lerro nagusiak eta helburuak:
- Kapazitazioa. Enpresen berrikuntzarako pertsonen gaitasunen egokitzapena sustatzea da helburu prozesu desberdinen bitartez: enpresa esperientzi onen partekatzea, ekintzara bideratutako formakuntza, eta jardunaldi eta ikastaroak eskeintzea eskualdean.
- Lehiakortasuna. Eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatu nahi da, bai berrikuntza teknologiko bai kudeaketa ereduen berrikuntza bultzatuz.
- Diru laguntzen bitartekaritza. Enpresen Lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko laguntzen deialdietan etengabeko zaintza eta proiektuen eskariak eta justifikazioak bideratu.
- RIS 3 Egitasmoak: RIS 3 eta Ekonomia zirkularraren barne ulertzen diren proiektua eta ekintza desberdinak garatzea, (Digitalizazioa, 4.0 Teknologiak) eskualdeko enpresen eragitea helburu duelarik.
- Enplegua enpresetan. Enpresen aldetik dauden enplegu eskeintzak eta praktiketarako perfilen aukerak identifikatu, eta bertako pertsonekin erantzuna ematea da helburu, enplegu zentroarekin kudeatuz. Azken helburua, eskualdearen langabezia murriztea eta industria jarduerako enplegua eskualdean aktibatzea da, bertako talentua mantenduz.
Honekin batera, hainbat proposamen eta egitasmo berri aztertu dira enpresekin: Kapazitazio proiektuen urteko plangintza; Baliokaeratuz proiektuaren lan bilera monografikoa; Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlana eta Hazilan Programaren formakuntza proposamen berria.
Enpresei zuzenduriko proiektuez gain, eskualdeko ikastetxe eta beste eragileekin elkarlanean Kontseiluaren markoan abian dauden proiektuak ere azaldu dira, ildo hauen jarraipenarekin konpromesua berretsi delarik.