Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ikasturte honetako ePelian saioen azkena egingo da igande honetan. Euskara Foroak eta Ekain Guraso Elkarteak elkarlanean bultzatutako ekintza honek, neguko aisialdiko aukera zabaltzeaz gain, eremu ez formaletan euskararen erabilera bultzatzea izan du helburu. Guztira 14 saio izan dira, eta parte hartzea, 35 pertsonakoa izan da batez beste saio bakoitzean. Gurasoen borondatearekin aurrera eramandako egitasmoak harrera ona duela ikusten da. Euskara Foroaren partetik, eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.
Ildo beretik, Kontaidazu Ipuin Bat ekimena ere egiten da asteartetan 15 egunean behin. hurrengo saioa datorren asteartean egingo da, martxoak 19. Maiatzaren 20ean izango da ikasturte honetako azkena.