Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbat arratsaldean “Erabakitzeko eskubidearen aldeko festa” ospatu zen Zestoan, Hitziturri elakrteak antolatuta. Zestuko Trikitixa taldeko kideek girotutako kalejiran herriko toki ezberdinak bisitatu zituzten herritarrek. Axun Arrazola plazan ekin zioten bideari eta lehenengo geldialdia zuhaitzak landatzeko egin zuten. Ondoren, frontoi zaharrean pelotan “kaleazka” jardun zuten.
Kalejiran zehar Aitor Salegi bertsotan jardun zen, eta Salegik jarritako bertsoen panelak eskegi zituzten Zestoako kaleetan (ikusi argazkietan).
Azken geldialdia Laranjadi Plazan izan zen, bertan Itxaropena Dantza Taldeko kideek Gure Esku Dagoren abestiarekin dantza egin zuten. Azpiko bideoan ikus dezakezue Itxaropenako kideen dantza:
IRUZKINDU