Albisteak

Erabilitako arropa biltzeko edukiontzien bilketa eten dute

COVID-19 koronabirusaren eraginez arropa biltzen duen enpresak zerbitzuarekin ezin duela jarraitu jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. Bertako hainbat langile berrogeialdian daude, beraz, zerbitzua bertan behera geldituko da. Gaurtik hasi eta alarma egoerak irauten duen bitartean ezingo dira arropa biltzeko edukiontziak erabili.