Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak eremu tentsionatu izendapenaren inguruko informazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du herritarrentzat. Zerbitzuaren helburua da izendapen horrek etxebizitzen jabeengan, maizterretan eta etxebizitzarekin lotutako bestelako egoeretan izan ditzakeen eraginak argitzea eta herritarrek izan ditzaketen zalantzei erantzutea.
Zestoa etxebizitza merkatu tentsionatuko eremu izendatu zuten aurtengo apirilean, eta neurriak apirilaren 28tik daude indarrean. Izendapen horrek etxebizitza arloan hainbat neurri aplikatzea ekarri duenez, Udalak informazio zerbitzu espezifikoa eskaintzea erabaki du herritarren eskura.
Zerbitzua erabiltzeko aurrez hitzordua hartu beharko da, udaletxeko 943 147 010 telefono zenbakira deituta.
Informazio zerbitzua asteazkenetan eta ostiraletan eskainiko da, 12:00etatik 16:00etara. Udalaren arabera, herritarrek eremu tentsionatuaren izendapenaren ondorioei buruzko informazioa jaso eta beren kasu zehatzarekin lotutako zalantzak argitzeko aukera izango dute bertan.