Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Amabirjin jaietako zekorketen egunetan antolatutako Gurea Kultura egitasmoaren baitan zozkatutako otarra Nagore Olazabal herritarrarentzat izan da.
Herriko sortzaileen lanekin osatutako otarra hainbat produktu kulturalek osatu dute: diskoak, liburuak, kamisetak, poltsak eta bestelako materialak. Besteak beste, Ezpalak, Kepa Iribar, Garikoitz Mendizabal, Rodeo, Inoiz Ez eta Amancay Gaztañagaren lanak bildu dituzte bertan.