Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kaixo denoi! Itziar Mujika naiz, orain arteko Zestoako erizaina.
Idatzi honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuet herritar guztioi. Hiru urtez aritu naiz Zestoan lanean, eta oroitzapen politak dauzkat, ezin ahaztuzkoak. Banan-banan agurtzea ezinezkoa da, eta horregatik erabaki dut hemen idaztea.
Inoiz oinazeren bat eragin badizuet, barkatu ez asmatzeagatik.
Beste aukera bat atera zait, eta onartu egin dut; horrela bada, hil honen 13tik aurrera Hernaniko osasun zentroan ari naiz lanean.
Berriro ere, esker mila eta beste bat arte.
IRUZKINDU