Ermitako kanpaia zaintzeko aholkuak

Kanpaiak eta hauek dituzten sekretuak jakiteko bada sarean Webgune bat, www.canpaners.com deitzen dena. Santa Engraziako ermitan dagoenaren data eta argazkiak bidali ditugu bertara, eta eman duen emaitza: argitaratu dute informazioa.

Data berri asko ez du erakusten, baina zerbait beti ikasten da jakintsuen aholkuak jasotzen baditugu. Horixe egin dugu Xabier Yeregi eta ermitako erlojuaren kontuetan lagun naizen nik neuk.

Irakur liteke, adibidez, kanpaiaren sostengua burdinazkoa izan beharrean egurrezkoa izateak ermita hobeto babesten duela, adibidez kanpaiaren dardarak gehi haizearen bultzadak eta mailuaren kolpeak egurrak gutxiago transmititzen dituelako.

Honetan arrazoi izango du seguruenik, baina egurats zabalean egurrak zenbat iraungo luke? Momentuan sostengu bikaina du eta pintura bainu sendo bat emanda beste goizaldi bat seguru iraungo duela.

Orain kontu eta data hauek jasota gelditzen dira canpaners webgunean eta nahi duenak irakurri, bertara jo besterik ez du

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide