Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren astean emango diote hasiera Erniarraitz Bertso Elkarteak bi urtean behin antolatzen duen Bertso Asteari. Bertsolaritzarekin zerikusia duten hainbat ekintza egingo dituzte Azkoitian, Errezilen, Azpeitian eta Zestoan.
Otsailaren 10erako bertso saioa antolatu dute Zestoan. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, Kultur Etxeko areto nagusian. Jone Uria, Unai Iturriaga, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga arituko dira bertsotan eta Aitor Salegi zestoarra arduratuko da jai jartzaile lanak egiteaz.
Hemen duzue egitarau osoa:
Otsailak 7, osteguna – Bertso poteoa Azkoitian
Otsailak 10, igandea – Bertso saioa Zestoan
Otsailak 15, ostirala – Bertso afaria Errezilen
Otsailak 17, igandea – Bertso jasa, haurrentzako bertso saioa Azpeitian