Albisteak

Eromen Produkzioak taldeak ‘Orlac-en eskuak’ antzezlana aurkeztuko du Azpeitiko XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetan

Bihar hasiko dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak. Datorren azaroaren 23ra bitartean, haur, gazte zein helduei zuzendutako antzezlanak izango dira ikusgai Azpeitian. Topaketetan aurkeztutako obren artean, Zestoako Eromen Produkzioak taldearen “Orlac-en eskuak” lana izango da. Ainhoa Odriozola azpeitiarrak idatzi du obra eta Amancay Gaztañaga arduratu da zuzendari lanak egiteaz. Datorren azaroaren 9an aurkeztuko dute, iluntzeko 21:30ean hasita, Soreasun.

“Orlac-en eskuak” zein gainontzeko antzezlanetarako sarrerak internet bidez eros daitezke azpeitia.eus webgunean. Egunean bertan ere leihatilan eskura daitezke sarrerak, bost euroren truke.