Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bertso eta bakarrizketa uztartzen dituen “Erradikalak gara” ikuskizuna Arroabera iritsiko da datorren larunbatean. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, salto gelan. Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalariak osatzen dute ikuskizuna eta horrela aurkezten dute euren lana:
“-Erradikalak zarete, esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko duzue”.