Albisteak

Errege kabalgatako antolatzaileak, errelebo eske

Sei urte daramatza kabalgata antolatzen duen taldeak lan hori egiten. Lana gustura egiten dutela diote baina beste herritar batzuei lekukoa pasatzeko ordua iritsi dela. “2020koa izango da guk egingo dugun azkenekoa. Hurrengo kabalgata antolatzeko diru eskaera urte hasierako lehen hilabeteetan egin behar dela kontuan hartuta, ezinbestekoa litzateke lehenbailehen talde berria osatzea” esan dute. Talde berriari antolaketa lanean eman beharreko lehen pausoetan laguntzeko prest agertu dira. Errege kabalgataren etorkizuna herritarren esku dagoela nabarmendu dute eta boluntario berririk gabe, ekimena bertan behera geldituko dela.