Albisteak

Errege Magoek egingo duten ibilbidea iragarri dute

Ohiturari jarraiki, bihar, urtarrilak 5, iritsiko dira Errege Magoak Zestoara. Arratsaldeko 18:30ak inguruan irtengo da kabalkada eta antolatzaileek ibilbidearen berri eman dute.

Akoako aldapatik behera iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Gesalaga kaletik jarraitu, Gurutzeaga igaro eta plazatik pasako dira Laranjadira bidean. Laranjadiko aldapa jaitsi eta berriro ere plazara igoko dira Erdikaletik. Plaza zeharkaru eta Elizkaletik behera joango dira, Gisasola egoitzara iritsi arte. Han buelta hartu eta Toribio Altzagatik gora, Portale eta Gesalaga kaleak igaro eta berriro ere Akoako aldapan gora joango dira.

Aurten, egoera dela eta, ez da gozokirik botako eta ibilbidea luzeagoa izango da, jendea sakabanatzeko eta Errege Magoek ez dute geldialdirik egingo. Kabalkada baino lehen, Erregeen bi paje eliza atarian izango dira, 16:30etatik 18:00etara bitartean, haurren gutunak jasotzen eta gerturatzen diren haurrei gozokiak emango dizkiete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide