Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ohiturari jarraiki, urtarrilaren 5ean iritsiko dira Errege Magoak Zestoara. Arratsaldeko 18:30ak inguruan irtengo da kabalkada Akoako aldapatik. Aurten, egoera dela eta, ez da gozokirik botako eta ibilbidea luzeagoa izango da, jendea sakabanatzeko. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ez dute geldialdirik egingo eta Zubimusun amaituko dute herriko kaleetan barrena egingo duten ibilbidea.
Kabalkada baino lehen, Erregeen bi paje eliza atarian izango dira, 16:30etatik 18:00etara bitartean, haurren gutunak jasotzen eta gerturatzen diren haurrei gozokiak emango dizkiete.