Erregeen etorrera
Danbolin— 2016-12-23- Errege magoak Arroabean. 18:30ak aldera, estaziotik plazara joango dira errege magoak haurren danbor hotsek lagundurik. Plazako jaiotzan erreberentzia egin ondoren, elizara sartuko dira eta 2-9 urteko haurrei opariak banatuko dizkiete.
- Errege magoak Zestoan. 18:45ak inguruan Akoatik herri aldera gerturatzen hasiko dira herriko bandaren laguntzaz. Bukaeran, elizan, haurren gutunak jasoko dituzte.