‘Errementoarrak’ egitasmorako BI BEGIRALE behar ditugu

‘Erremento’ hitza erabiltzen zen Zestoan, jolasa eten eta hasieratik berriz hasteko. Gustuko jolasa denean haurrek –eta helduok– behin eta berriz hasi nahi dugu berriro.

‘Errementoarrak’, 3-5 urte arteko haurrei eta parkean beraiek zaintzen aritzen diren helduei zuzendutako jolas-saioak izango dira. Begirale bik gidatuta, astean behin egingo dena, apirilaren 17tik maiatzaren 31 bitartean.

Saioak prestatzen laguntzeko, koordinazio lana eta kontratazioak Jauzika Heziketa Elkarteak egingo ditu.

Bi begirale kontratatuko dira.

  • Curriculum-ak bidaltzeko azken eguna apirilak 10.
  • jauzikaheziketa@gmail.com
  • 943 157 161

Curriculum adibidea (Canva-rekin egindakoa)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide