Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Erremontari Herriz Herri txapelketa Zestoara iritsiko da datorren ostiralean, hilak 19. Bi partida jokatuko dituzte, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, kiroldegian.
Gurrutxara eta Apezetxea, Loitegi eta Aiestaran IV.aren aurka arituko dira aurreneko partidan. Bigarren partida, berriz, Urriza eta Martirena eta Aldabe eta Juanenearen aurkakoa izango da. Jaialdia doan izango da.
Bestalde, ekainaren 22an Galarretan jokatuko den Erremontari telesailaren grabaketa zuzenean ikusteko aukera izango dute zestoar guztiek, doan.