Albisteak

Erremonteko frontoi motzeko txapelketako bi finalerdiak jokatuko dituzte Zestoan

Erremonteko frontoi motzeko txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira Zestoan datorren urriaren 15 eta 16an. Atzo hasi zen torneoa Donezteben eta gaur, Agoitzen jokatuko dituzte gainerako partidak. Datorren asteazken arratsaldean partiden aurkezpena egingo dute, arratsaldeko 17:00etan, kiroldegiko pilotalekuan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide