Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Errepresioaren aurkako eguna ospatuko dute datorren ostiralean, hilak 26 Zestoako Gaztetxean. Altsasu eta Oreretako gazte espetxeratuen eta Euskal Herriko beste zenbait militantzia politikoaren aurkako errepresio kasuak salatuko dituzte. Antolatzaileen arabera, mobilizazioa, eztabaida politikoa eta festarako tartea izango du ostiraleko egitarauak.
Ostiral goizean, eskualdeko ikastetxeetan hainbat mobilizazio egingo dira Altsasu eta Iruñeako gazteen kasuak salatzeko.
Ondorengoa da egitaraua:
12.00: Eskualdeko ikastetxeetan kontzentrazioak
18:00: Mahaingurua
20.30: Luntxa
22.00: Kontzertuak
– VERRÄTER
– RODEO
– ARGIZULO DUB STATION