Albisteak

Erresistentzia jaialdia antolatu du gazte asanbladak larunbaterako

Erresistentzia jaialdia antolatu du gazte asanbladak datorren larunbaterako, hilak 10. Goizetik iluntzera bitarteko egitarau oparoa prestatu dute.

11:30ean hasiko da jaialdia, ordu horretan, Langile kontrolpeko espazioen egongo egoera eta defentsa mekanismoak hitzaldia eskainiko dute Zentroan. 12:30ean, futbito txapelketako finala jokatuko dute kiroldegian. 15:00retan bazkaria egingo dute zentroan, eta 18:00etan, poteo musikatua hasiko da herriko kaleetan zehar. 20:30ean, Onlifly, Anker, Xsakara eta Manitu taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zentroan, eta ondoren, DJ HGSren musika saioa izango da, eguna borobiltzeko.

Bazkarirako txartelak aurrez eskuratu beharko dira Mollergi tabernan, hamar euroren truke. Kontzertuetako sarrerak egunean bertan egongo dira salgai, sei eurotan. Antolatzaileek jakinarazi dute irabaziak defentsara komunitatearen erresistentzia kutxara bideratuko direla.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide