Albisteak

Erresistentzia Jaialdia antolatu du Gazte Asanbladak maiatzaren 17rako

Zestoako Gazte Asanbladak eta Defentsa Komunitateak Erresistentzia Jaialdia antolatu dute maiatzaren 17rako, larunbatez. Antolatzaileen esanetan, jaialdi hau “langile kontrolpeko espazioek bizi duten egoera larriari” erantzuteko sortu da, “errepresio ekonomiko eta juridikoari aurre egiteko” helburuarekin.

Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta herriko plazan izango da. Guztira, 9 musika talde ezagun arituko dira zuzenean: Kaparrak, La Txama, J Martina, Hazas & Jagoba, Malakias MX3, Mutiko eta Eire. Gainera, herriko artistek ere hartuko dute parte: Rodeo eta Ke Lepo, Alejo Orbegozo, Felix Buffekin elkarlanean.

Sarrerak jada eskuragarri daude herriko Fati tabernan eta Azpeitiko Haginpe tabernan, 18 eurotan. Online erosteko aukera ere badago, esteka honen bidez; kasu horretan sarrerek 19 euro balio dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide