Albisteak

Errigorako produktuak gaur eta bihar jasoko dira jubilatuen tabernan

Gaur iritsiko dira Errigoraren Nafarroako produktuak Zestoara eta eskaera egin duten herritarrentzat informazioa helarazi dute AEK-ko kideek.

Aurten, jubilatuen tabernan egingo da banaketa. Gaur, asteartea, arratsaldeko 15:30-17:30 bitartean, eta bihar, asteazkena, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Ordu horietan jaso ezin dutenek, AEK-ko kideekin harremanetan jarri beharko dute, 670 42 00 48 telefonora deitu edo idatzita.

Eskaera jasotzeko, autoarekin gerturatu edo orgaren batekin etortzeko gomendioa eman dute AEK-ko kideek.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide