Errigoraren aurtengo “Eskutik eskura” kanpaina abian

Urtero bezala Errigoraren udaberriko kanpaina abian da. Nafarroa hegoaldeko olioa, kontserbak pasta eta arroza ekoizlearen jatorrizko prezioan erosteko aukera izango da. Martxoaren 4tik 24ra izango da eskaerak egiteko epea, aurten online eta telefono bidez bideratuko dira eskaerak. Gainera, berrikuntza gisa, online ordaintzea erabakitzen duten erosleek ordainketa bi epetan egiteko aukera izango dute.

Aurtengo leloa “Plateretik baratzera” da. Izan ere, bertakoa kontsumituz, bertako ekoizpena sustatzen da eta bertako ekonomia indartu. Has gaitezen, bada, elikadura sistema jasangarriago baterako urratsak ematen.

Eskaerak www.errigora.eus-en edota 848 87 12 23 telefonora deituta egin daitezke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide