Ertxiña inguruan Agiro Mendi Klubekoekin

Larunbatean Zestoa inguruak ezagutzen ibili ginen Agiro Mendi Klubekoekin batera. Batzuk HABE-ren azterketak egiten ari ziren bitartean, guk Kalbarion, San Juantxon eta meatzeetan ere eskatu genien zeruko eta lurpeko izaki guztiei ikaskideek azterketan zorte ona izan zezatela!
 
Txantxak alde batera utzita, euriak itzultzeko abiadura biziagoa izatea eragin bazigun ere, pauso gutxira ditugun altxor ederrak ikusi genituen. Zestoatik abiatuta, Ertxiña mendiaren inguruan itzulitxoa egin genuen, Aizarnan hamaiketako jan, eta bueltan, maiatzeko euriak edertuko gintuelakoan, Kalbariotik pasata galtzadan behera jaitsi ginen.
Dagoeneko hurrengoa zein izango den pentsatzen hasiak gara!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide