Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ertxiña Musika eskolak 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea ireki du. Ekainaren 15era arte egongo da zabalik. 5 urtetik aurrerakoek musika tailerrean izena eman ahal izango dute eta 7 urtetik aurrerakoek aldiz, musika hizkuntza saioak eta instrumentu ezberdinak ikasteko aukera izango dute. Informazio musika eskolan edo 943 147 911 telefonora deituta eskura daiteke, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.