Albisteak

Ertxiña Musika Eskolak helduentzako ikastaroak jarriko ditu martxan

Hizkuntza-musikala ikasteko edo instrumendu bat jotzen ikasteko gogoa dutenei zuzendutako eskaintza iragarri du Ertxiña Musika Eskolak. Horrela, jende helduarentzat pentsatuta dagoen eskaintza eskuragarri dago herritar guztientzat. Baldintza bakarra 14 urtetik gora edukitzea da. Izen- emateko epea ekainaren 6tik 20ra izango da.
Eskaintza berriaren helburua, ikasketa akademikoa eskaintzea baino, instrumentua jotzen erakustea da. Beraz, astean ordubeteko solfeoa irakatsiko litzateke eta astean ordu erdi, instrumentua jotzen irakatsiko zaie ikasle berriei. Instrumentu bat ikasteko solfeo pixka bat jakitea beharrezkoa baita. Eskaintza honetan, pare bat urteko solfeoa irakatsiko da.
Informazioa gehiago nahi duenak, Ertxiña Musika Eskolara joan daiteke (Axun Arrazola Plaza 1, 20740 Zestoa) edo telefonoz jarri daiteke kontaktuan 943 147 911 zenbakira deituta.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide