Albisteak

Ertxiña Musika Eskolak parte hartuko duen EMUSIK 2016 festibalerako sarrerak eskuratu daitezke

Aurten Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren urtea da, eta Ertxiña Musika Eskolak bertan parte hartuko du. Emusik 2016ko festibalaren inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Ilunbe) izango da maiatzaren 6an. Norbaitek joan nahi izango balu, sarrerak eskuratzeko informazio guztia antolatzaileen webgunean aurkituko duzue: http://dss2016.eu/eu/

Zestoan ere ekitaldiak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren baitan

Naiz eta Donostia izango den 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Gipuzkoan zehar ere hainbat ekimen antolatu dira, eta Zestoan ere musika emanaldiak izango dira. Maiatzaren 6an eta 7an, Europako EMUSIK jaialdiaren barruan, Ertxiña Musika Eskolako eta Europako beste musika eskola batzuetako gazteen kontzertuak izango dira Laranjadin.

EMUSIK jaialdiaren antolatzaileek honako bideoa egin dute ekimena iragartzeko:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide