Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ertxiña Musika Eskolako ikasleen erakustaldi bat baino gehiago egiten dituzte herrian ikasturtean zehar. Hauez gain, ordea, ikasleak instrumentuen Topaketetan ere izaten dira Zestoatik kanpo. Duela hilabete inguru Elgoibarren Piano Topaketa izan zen eta bertan izan ziren hainbat ikasle. Pasa den asteburuan, berriz, Azkoitiko III. Flauta topaketa izan zen eta Leire Larramendi, Oihane eta Maialen Elosuak parte hartu zuten flauta jotzen.