Albisteak

Ertxiña Musika Eskolako matrikulazioa zabalik ekainaren 16a arte

Zestoako Ertxiña Musika Eskolako 2017/2018 ikasturterako matrikula zabalik dago, izena emateko aukera ekainaren 16ra arte zabalik izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu musika eskolako 943147911 telefonora.

Horretaz gain, ostiral honetan (ekainaren 9a) Ertxiña Musika Eskolak antlatutako Triki eta Pandero jaialdia izango da, 19:00etan hasita Udaletxe azpian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide