Esker ona eta kritika

Zestoako EAJ taldeak zoriondu eta eskertu nahi ditu aurtengo ez-ohiko Santakutzak etxe giro eta balkoietako ekintzez posible egin duten herritar guztiak. Etxe bloke eta txoko askotan entzun ditugu danborrada hotsak eta pozgarria da benetan herritarrak erakusten duzuen ekintzailetza izpiritua.

Bestalde, kritikatu nahi dugu maiatzaren 2ko gauean hainbat herritarrek izan zuten portaera ez egokia. Kalera atera eta danbor joka ibiltzea ez zegoen baimendua eta beste guztiei errespetua faltatzea dela iruditzen zaigu. Momentuz Zestoako Udalak ere ez du aipamenik egin eta gure ustez ez da egokia. Udalak salatu beharko luke. 

Hau esanda, berresten dugu gure esker ona begirunez jokatu duten herritarrei. 

Besterik gabe besarkada estua.

 Zestoako EAJ/PNV




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide