Eskerrak emanez

Pasa den larunbatean, hilak 5, ‘IV. Euskal Herria Txapela’ finala jokatu zuten Realak eta Osasunak. Partida aurretik, Lizarrako San Jeronimo eta Zestoako San Juan Fundazioko langileoi omenaldia egin ziguten. Segurtasun neurri zorrotzen ondorioz, ez zen posible izan futbol zelaia zapaltzea baina hala ere gure esker ona agertu nahi diegu ekitaldiaren antolatzaileei gutaz gogoratu izanagatik.