Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eskola kirolari buruzko bilera informatibo bat egingo du Ekain Guraso Elkarteak gaur arratsaldean. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izango da, ikastetxeko jangelan. Bileraren lehenengo zatian, Kirolaz Jostari buruzko informazioa eskainiko dute eta ondoren, Eskola Kirolaren inguruan arituko dira. Gainera, eskola kiroleko kamisetak salduko dituzte, 10 eurotan.